XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

FRANCK: Ni

ANNE-SOPHIE: Pluralean?

FRANCK: Pluralean.

ANNE-SOPHIE: Bainan zer pixtoleta!

OIHANA: Marie-Roseekin ezkonduko haiz?

FRANCK: Ez dizuet aipatzen ezkontzea.

Diot zuek galdezkatuko dituzuela jakiteko zer gostu duten, zer gizon mota behar duten, eta gero ni presentatuko nauzue nahi duten komedia egin diezaiedan.

Galdegiten diegu abantza ttipi bat fresendako eta sekulan fixierrean bospasei tonto baldin badira, bi egunen buruan lekutzen gara denak ilusitu eta.

ANNE-SOPHIE: Baina arrunt desonesta duk.

FRANCK: Bai.

OIHANA: Edozein gauza egiteko prest haiz!

FRANCK: Edozein.

Sekulan hau bezalakoak badira denak, prest badira bost minuten buruan beren kofreko konbinezonaren emateko, nahi duten guzia eginen dut, xixtera haundia partida bat edo Ramuntxo Direlidondon bezala kantuz ariko naiz beharrez.

ANNE-SOPHIE: Boneta buruan, xixtera besapean ibil haiteke

FRANCK: Ez dira ezkondu beren amentsen zoko batean irudimenezko gizon idealisatu bat gordetzen baita.

Zuen gain izanen da marrazki dezaten.

Eta eni haren azalean sartzea.

Aparizione bat izanen naiz.

OIHANA: (ekzitatua) Bainan debrua haiz.

ANNE SOPHIE: (Gutiziatua) Debrua haiz.